Bilbao LABEAN laborategia Ekonomi Analisiaren Oinarriak I sailak (EAO I), 2009an sortutako ikerketa zerbitzu bat da. Bere azpiegitura teknikoa sail honetako hiru proiektuen bidez finantzatu zen, ikerketa eta azpiegiturarako proiektuak, hain zuzen ere, Juan Ignacio Pérez Iglesias Errektore zela. Sailak bere esker ona adierazi nahi dio errektore honi eta bere taldeari laborategi hau gauzatzeko emandako laguntzagatik.
Bilbao LABEAN laborategiaren zuzendaritza eta kudeaketa EAO I sailari dagokio
Zuzendaria: José-Ramón Uriarte (EAO I saileko katedraduna).
Azken urteetan, laborategietan kontrolatutako esperimentuak ezinbesteko ikerketa baliabideak dira, norbanako nahiz taldeko portaera ekonomikoak estudiatzeko, eta metodologia nagusienetakoa da gaurko ekonomiaren ikerketan. Ekonomialari esperimentalek aztertzen dituzten gaiak ekonomiarekin zerikusia duten edozein alorretakoak dira, erabaki teoriaren arazo arruntenetatik hasi eta merkatuko interakzio estrategiko konplexuenetara heltzen dira.
"What do we know about the structure of human economic behavior?
I must admit that the answer is disappointing. We know very little.
(....) We need more positive knowledge on the structure of
human behavior. We need quantitative theories of bounded rationality,
supported by experimental evidence, which can be used in economic
modelling as an alternative to exaggerated rationality assumptions."
R. Selten (1991) "Evolution, Learning and Economic Behavior" GEB 3, 3-24.
Laborategian 45 ordenagailu daude sarean jarrita, eta kontrol gelan lau zerbitzari daude.
Laborategi hau Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen azpiegitura zientifikoaren parte da. Ondorioz, Bilbao LABEAN izan liteke analisi esperimentalerako laborategia edozein pertsona edo ikertalderentzat ekonomia esperimentalaren eta portaeraren metodologiarekin lan egin nahi duenarentzat.
Bilbao LABEAN Laborategian esperimentu bat egin nahi duenak eskaera, José-Ramón Uriarte, Laborategiko Zuzendariari egingo dio Bilbao LABEAN Eskabidea, dokumentuaren bitartez. Eskaera hau Batzorde Zientifikoak aztertuko du eta erabakia lehen-bai-lehen jakinaraziko zaio interesdunari.